Theo Vennemann

Theo Vennemann (Oberhausen-Sterkrade, Ipar Renania-Westfalia, 1937ko maiatzaren 27a -) hizkuntzalari alemaniarra da. Gehienbat Hizkuntzalaritza Historikoaren alorrean burututako lanarengatik ezaguna da, batez ere gaur egun eztabaidan jarraitzen duten Atlantiko aldeko europar hizkuntzen substratu eta euskal substratuaren inguruko bere ikerlanek ospetsu bilakatu dute. Gaur egun Munich hiriko Ludwig-Maximilian Unibertsitateko Germaniar Hizkuntza eta Linguistika Teorikoaren irakasle emeritua da. Aditu gehienek uste duten antzera, berak ere goi alemanerararen kontsonante aldaketa K.a. I. menderako amaituta zegoela iradokitzen du.

Theo Vennemannen idurikoz, "euskara hizkuntza familia batetik Europan biziraun duen hizkuntza bakarra da". Bere ustez euskararen jatorria gaur egun hitz egiten den eremuan legoke, hots, euskara Europako hizkuntzarik zaharrena da, beste gainontzeko indoeuropar hizkuntzak aldiz Asia ingurutik edo ekialdetik etorritako atzerritarren hizkuntzak lirateke, halere atzerritar hauek eragin handia zuten, azkenean antzinako europarrei euren hizkuntzak inposatu zietelarik.

Euskarak hogeinaka zenbatzeko duen joera: hogei, berrogei, hirurogei, laurogei... Europako beste hizkuntza batzuetan ere ematen da: frantses, irlandera, galesera edota daniera, zenbaketa mota hori euskal estratuan oinarriturik egongo litzatekeelarik.

Bere ustez euskaldunak Europan guztian hedatuz joan omen ziren, hots, antzinako europarrak izan zirelarik, baina indoeuropearren ailegatzearekin batera Europa osoan zeuden euskaldunak euren antzinako hizkuntza laga eta indoeuropearren hizkuntzak bereganatu zituzten, Euskal Herriko eremuko euskaldunen salbuespen bakarrarekin. Hortaz, Vennemannek dioenez, ikuspuntu klasikoa aldatu behar da, euskaldunak europarren antzekoak direla pentsatu beharrean, europarrak euskaldunen antzekoak direla pentsatu beharko litzateke. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Vennemann, Theo', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    Liburua
    nork Vennemann, Theo
    Argitaratua 1970
  2. 2
    Liburua
    Beste egile batzuk: “...Vennemann, Theo...”
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali