Pakistan
Pakistan, ofizialki Pakistango Islamiar Errepublika (; ), Asiako hego-mendebaldeko estatu burujabe bat da. Ekialdean, India du mugakide; iparraldean, Txina eta Tajikistan; mendebaldean, Afganistan eta Iran, eta, hegoaldean, Arabiako itsasoa. Hiriburua Islamabad da, baina hiri handiena Karatxi da. Pakistanek 240 milioi biztanle baino gehiago ditu 2023ko martxotik aurrera egindako errolda ofizialaren arabera, eta munduko bosgarren herrialderik populatuena da, baita dentsitate handienetakoa duena ere.Egungo Pakistan hainbat arraza eta etniaren igarobide zein pausaleku izan da. Besteak beste, arioak, persiarrak, partoak, kuxarrak, turkiarrak... izan ziren han. Halaber, hainbat erlijio izan dira herrialdean, hala nola hinduismoa, budismoa, kristautasuna. Egun, islama da nagusi.
Gaur egungo Pakistango lurraldea, antzina, hainbat kulturaren bizileku izan zen, hala nola Mehrgarh neolitikoa eta Brontze Aroko Indus haraneko zibilizazioa. Inperio eta dinastia askoren parte ere izan zen, hala nola Maurya Inperioa, Akemenestar Inperioa, laburki Alexandro Handiaren Mazedoniar Inperioa, Seleukotar Inperioa, Kusango Inperioa, Omeiatar Kalifa-herria, Mogol Inperioa, Durrani Inperioa, Sikh Inperioa eta Britainiar Inperioa. Muhammad Ali Jinnah buru zuen mugimenduaren eta Indiako independentzia mugimenduaren ahaleginen ondorioz, 1947an, Pakistanek independentzia lortu zuen, eta Indiako mendebaldeko nahiz ekialdeko eskualdeetan bizi ziren musulmanen nazio bihurtu zen, herrialde horietan nagusi baitziren. Hasiera batean, Pakistan britainiar domeinua izan zen, baina, 1956an, herrialdeak konstituzio bat onartu zuen, eta errepublika islamiar bihurtu zen. 1971ko gerra zibil batek Ekialdeko Pakistanen sezesioa eragin zuen, eta Bangladesh izena hartu zuen. Pakistanen independentziaren osteko historian, ezaugarri izan dira gobernu militarreko aldiak, ezegonkortasun politikoa, eta ondoan duen Indiarekin (arma nuklearrak dituen herrialdearekin) izandako gatazka, Kaxmirren kontrolarengatik. Herrialdeak arazo handiei aurre egiten jarraitzen du: terrorismoa, pobrezia, analfabetismoa eta ustelkeria.
Pakistan errepublika parlamentario federala da, lau probintziak eta hiru lurralde federalek osatzen dute, etnikoki eta linguistikoki ezberdinak direnak, baita desberdintasun handiekin geografian eta bizitza basatian ere. Gaur egun, eskualdean boteredun potentzia ertaina da herrialdea. Munduko zazpigarren armadarik handiena du, baita arma nuklearrak ere. Ondorioz, mundu islamiarrean horrelako armak dituen herrialde bakarra da, eta bigarrena Asiako hegoaldean. Ekonomia erdi industrializatua du, eta munduko 23. postuan dago erosteko ahalmenaren parekotasunari dagokionez, eta 46.ean BPG nominalaren tamainari dagokionez. Konferentzia Islamikoaren Erakundearen kide sortzaileetako bat da (gaur egun Batzar Islamikoko Erakundea) eta NBEko, Nazioen Mankomunitateko, Hurrengo 11ko, ASACReko, Shangaiko Elkarlan Erakundeko, KEEko, D-8ko eta G20ko garapen bidean dauden herrialdeetako kide da. Wikipediatik informazioa lortu
-
1LiburuaArgitaratua 1970“...East Pakistan (Pakistan)...”
-
2
-
3LiburuaArgitaratua 1969“...East Pakistan (Pakistan)...”
-
4
-
5
-
6
-
7LiburuaArgitaratua 1954“...Pakistan...”
-
8
-
9Aldizkako argitalpenaArgitaratua 1966“...Pakistan Institute of Development Economics...”
-
10
-
11Aldizkako argitalpenaArgitaratua 1985“...Pakistan. Planning Commission...”
-
12
-
13Aldizkako argitalpena
-
14
-
15Aldizkako argitalpena
-
16Conference Proceeding LiburuaArgitaratua 1965“...Pakistan Economic Conference...”
-
17
-
18LiburuaArgitaratua 1952“...Pakistan. Education Division...”
-
19
-
20LiburuaArgitaratua 1988“...Pakistan. Planning Commission...”