Joseph Pérez

Joseph Pérez (Laroque-d'Olmes, Ariège, 1931ko urtarrilaren 14a - Bordele, 2020ko urriaren 8) frantses historialaria izan zen, Espainiako eta Hispanoamerikako historian aditua.

1955. urtean gaztelaniazko agregatu titulua atera zuen Saint-Cloudeko Goi Mailako eskolan, eta 1970ean doktoregoa eskuratu zuen ''Gaztelako komuneroen iraultza'' tesiarekin. Boredeleko Unibertsitateko irakasle eta katedraduna izan zen 1956-1988 bitartean, eta haren lehendakari 1978tik 1983ra; Espainiako eta Latinoamerikako zibilizazioko katedraduna izan zen Bordele III Unibertsitatean eta, besteak beste, C.N.R.S. (Centre National de la Recherche Scientifique) erakundeko kidea izan zen. Hainbat lan zientifikotan parte hartu zuen, eta XVI. mendeko espainiar zibilizazioari buruzko ikerketetan (estatu modernoaren sorrera Espainian) eta XVIII. mendearen amaierako eta XIX. mendearen hasierako nazio hispanoamerikarren sorrerari buruzko ikerketetan nabarmendu izan zen nagusiki. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Pérez, Joseph', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    Liburua
    nork Pérez, Joseph
    Argitaratua 1970
  2. 2
    Liburua
    nork Perez, Joseph
    Argitaratua 1970
  3. 3
    Liburua
    nork Vega, Lope de, 1562-1635
    Argitaratua 1970
    Beste egile batzuk: “...Perez, Joseph, 1931-...”
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali