Byron Haskin
Byron Haskin (
Portland,
Oregon,
1899ko
apirilaren 22a -
Montecito,
Kalifornia,
1984ko
apirilaren 16a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen, eta hainbat filmetan
efektu berezien arduraduna. Zinema mutuan eman zituen aurreneko urratsak, operadore lanetan hain zuzen; film bat edo beste ere zuzendu zuen garai hartan. 1932an
Warner Brosekin hasi zen lanean, efektu berezien sailean arduradun nagusi bihurtzeko (1937).
Oscar sarietarako izendapen bana jaso zuen,
Nathan Levinsonekin batera, ''
The Sea Hawk'' (1940) eta ''
The Sea Wolf'' (1941) filmetan egindako lanengatik.
Abenturazko zinemarena izan zen batik bat landu zuen generoa, zuzendari lanari berriro ekin zionetik. Hor dira
Stevensonen ''Treasure Island'' (''
Altxor uhartea'') eleberriareen 1950eko egokitzapena, edota akaso ospe handien eman dion
H.G. Wellsen izen bereko lanaren moldapena: ''
The War of the Worlds'' (1953). Zenbait filmetan
George Palekin batera aritu zen lankidetzan.
Wikipediatik informazioa lortu
-
1