Arvid Carlsson

Arvid Carlsson (Uppsala, 1923ko urtarrilaren 25a – Göteborg, 2018ko ekainaren 29a) suediar neurofarmakologoa izan zen. Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen 2000n Eric Kandel eta Paul Greengardekin batera neuronetan memoria gordetzeko oinarri biologikoa ikertzeagatik.

Lundeko Unibertsitatean Medikuntza ikasi zuen. 1944an nazien kontzentrazio-esparruetako presoen azterketan parte hartu zuen. 1951n Lundeko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten. Bost hilabete eman zituen Bihotzaren Institutu Nazionalean ikertzen, Bethesdan, Marylanden. Bertan, psikofarmakologiara bideratu zuen bere interesa. 1959an irakasle sartu zen Göteborgeko Unibertsitatean. Astra AB konpainiarekin ere kolaboratu zuen. Bere ikerketek fluoxetinaren (Prozac) aurkikuntza ekarri zuten. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Carlsson, Arvid', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    Liburua
    Argitaratua 1975
    Beste egile batzuk: “...Carlsson, Arvid...”
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali